Zure liburutegia

LIBURUTEGIKO BAZKIDEA

Urretxuko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarean (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero EIPS barruan dauden udal liburutegi guztietako bazkidea izango zara.

ORDUTEGIA ETA KONTAKTU DATUAK

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 11:00-13:00 / 16:30-20:00 (Uztailean, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00)

Kontaktu datuak

Helbidea: Jauregi 21

Telefonoa: 943 038 091

E-mail: liburutegia.ur@urretxu.eus

DESKRIBAPENA

24.000 liburu, 1450 bideo, 650 CD eta 100 CD-Rom inguru dauzkagu.

Kontsulta eta erreferentzia

Bildumaren katalogoa ordenadore bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten ere Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea(EIPS) orrian Urretxuko Udal Liburutegia aukeratuz

Hemeroteka

  • Egunkariak: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara, Goierriko Hitza.
  • Aldizkariak: Gai ezberdineko 50 aldizkari inguru dauzkagu.

Bideoteka: Filmeak eta helduentzako dokumentalak maileguan eraman edota liburutegian bertan ikusteko aukera duzu.

Fonoteka-Mediateka: Maileguan eraman edota liburutegian bertan entzun ditzazkezun musikako CD, DVD, aldizkari eta liburuek osatzen dute sail hau. Musika klasikoa, Euskal musika, jazz eta soul, Rock eta pop eta Bestelako musikak ataletan sailkatuta daude.

Interneta: Bost ordenadore ditugu internetara konektatu eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da, eta egunero ordu erdi batean zehar zerbitzu hau erabiltzeko aukera duzu.

Elegunea: Hizkuntzak ikasteko txokoa. Alde batetik liburu eta ikusi-entzuteko bereziekin, eta bestetik ordenagailu bat erabiltzeko aukera interneten dauden dohainiko hizkuntza ikastaroetan sartzeko.

Haur Saila, Txiki-txokoa

Helduen Saila

Mailegu pertsonala eta fotokopia zerbitzua

ZERBITZUAK

Maileguak

Mailegu pertsonala

Gehienik ere 3 liburu, edo ta 3 ikusentzutekoak eraman ditzakezu maileguan. Liburuentzako epea 21 egunetakoa da eta beste 21 egun berriztu daitezkeelarik. Beste materialentzako epea 7 egunetakoa da eta beste 7 egun berriztu daitezke. Berriztapenak liburutegia etorriz, telefonoz edo interneten bidez egin daitezke.

Mailegu kolektiboa

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

Biblioteken arteko mailegua

Eskatutako eta gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste biblioteketan eskatzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegien eskura jartzen ditugu.

Wifia

Infoteka-Mediateka

INTERESEKO BESTE DATU BATZUK

Tokiko bilduma eta bilduma bereziak

Nolabait Urretxu eta inguruarekin erlazionaturiko dokumentuek osatzen dute tokiko bilduma: liburuak, aldizkariak, liburuxkak, kartelak, bideoak, cd-ak eta beste edozein material.

Iparragirre bilduma berezia

Bilduma honen helburua material honen kontserbazioa da eta Liburutegian bertan bakarrik kontsulta daiteke. Dena den hauetako batzuk mailegatu daitezke

 

EKINTZAK

Gidak, gomendioak, literatura solasaldiak, ipuin kontaketak, poesia emanaldiak, erakusketak, bisita gidatuak…

 

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close