Zerbitzuak

ZERBITZUAK

Maileguak

Mailegu pertsonala

Gehienik ere 3 liburu, edo ta 3 ikusentzutekoak eraman ditzazkezu maileguan. Liburuentzako epea 21 egunetakoa da eta beste 21 egun berriztu daitezkeelarik. Beste materialentzako epea 7 egunetakoa da eta beste 7 egun berriztu daitezke. Berriztapenak liburutegia etorriz, telefonoz edo interneten bidez egin daitezke.

Mailegu kolektiboa

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

Liburutegien arteko mailegua

Eskatutako eta gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste liburutegietan  eskatzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegien eskura jartzen ditugu.

Wifia

Infoteka

Bertako ordenagailuak erabiltzeko aukera. 3 ordenagailu Helduen Sailean eta 2 Haur Sailean. Bakoitzak egunero ordu erdi bat erabili ditzake liburutegietako karneta aurkeztuz. Adin txikikoei gurasoen baimena eskatuko zaie.

Elegunea

Txoko honetan liburu, aldizkari eta ikusi-entzuteko egokiak daude, bertan erabili edo maileguan hartzeko.

Elegunea online

Interneten dauden dohaineko ikastaroetan sartzeko ordenagailu bat eskaintzen da. Araudia infoteka erabiltzeko berdina da.

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close